Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

Begirada benetan behar duzun leku horretara zuzentzea

Giro pertsonalizatuak sortzea, gehiegikeriarik gabe, eta orekaz eta harmoniaz lan egitea

Zure espazioa interpretatzea, leku eroso eta pertsonal bihurtzea

Eraldatzea esentzia galdu gabe

Ez izan aldatzeko beldurrik. Nortasuna galdu gabe aldatzen lagunduko dizugu

Egokitzapena, aldaketa, esentzia, esperientzia…

Loidi Etxarri Estudioa gara, eta berrikuntza, interiorismo eta dekorazio soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, profesionalik eta gremiorik onenen eskutik

taldea

JOSEBA

Baretasuna eta oreka. Lasaitasuna eta esperientzia taldearen zerbitzura.

ELENA

Ikuspegia eta imajinazioa, esperientzian oinarritutako irizpideak. Estudioaren motorra.

NEREA

Sormena eta garapen teknikoa. Taldearen barruko hausnarketa eta behaketa.

 Bezeroarenganako komunikazioa eta haren nortasuna ezinbesteko kontzeptuak dira gure ideiak gure irizpide estetikoekin bat datorren estilo orekatu batera eramateko.

Kasu zehatz bakoitzera egokitzen gara, irizpide eta profesionaltasun berdinekin beti, eta zure beharretara eta ahalmen ekonomikora hobekien doitzen zaien aukera eskainita.

zerbitzuak

Aholkularitza

Zure espazioa interpretatzen dugu, eta zure etxea edo negozioa pertsonalizatzen laguntzen dizugu. Zuk ezarri muga ekonomikoa, eta guk aukerarik onena eskainiko dizugu.

Diseinua

Xehetasun txikien bidez, zure espazioa osatzeko ukitu sotila erants dezakegu. Mahai bat, armairu bat, etxeko txoko galdu horretarako ideia bat… Azalera eta material guztiak kontuan hartzen ditugu.

Antolamendua

Antolamendu on batek bidea eratzen du. Ikuspegirik onena ematen dizugu, eta nahi baduzu, baita egi bihurtzen lagundu ere.

Aurrekontua

Esan zehar behar duzun, eta aurrekontua ahalik eta hobekien doitzen saiatuko gara. Gure esperientzia handiko gremio-taldea eskaintzen dizugu, edo, nahiago baduzu, konfiantzazko koordinatzaile bat.

Proiektuak

Utzi guztia gure esku, zure espazioa osorik edo partzialki aldatzen laguntzen dizugu. Antolamendu-proposamenik onena, plano teknikoak, materialak, akaberak eta gremio bakoitzaren aurrekontu xehatua emango dizkizugu.

Izapideak eta baimenak

Hala behar baduzu, zure negozioa martxan jartzeko edo zure etxea zaharberritzeko behar diren baimen guztiak izapidetuko ditugu.

Obraren jarraipena

Zure etxean edo negozioan obrak egiterakoan, ez zara bakarrik sentitu behar. Zure ondoan gaude, luzerako akatsak egitea ekidingo duten erabakiak hartzen laguntzeko.

Zuzendaritza teknikoa

Ahaztu obrekin, gu arduratuko gara lanak zehaztu, kontrolatu eta gainbegiratzeaz. Zuzendaritza tekniko on batek aurrea hartzen die obran egon daitezkeen intzidentziei, eta, horrela, azkar zuzen ditzake.

Gremioak koordinatzea

Koordinazio on batek ordena mantentzen laguntzen du, obrak ahalik eta eraginkortasun handienarekin burutzeko eta epeak gehiegi ez luzatzeko.

Enpresentzako diseinu integrala

Zure negozioaren diseinuaren kontzeptu globala eskaintzen dizugu. Interiorismoa eta itxura grafikoa ikuspegi beraren barruan landuko ditugu.

Zer behar duzu?

Ez baduzu gure zerbitzuen artean behar duzun hori aurkitu, kontatu zer daukazun buruan, eta zuretzat bereziki diseinatutako irtenbidea eskainiko dizugu.